@EmmanuelMacron-en diskurtsoa irain bat da gure lurraldeentzat eta, Euskal Herriak bezala, mendeetako ezabaketa politiken aitzinean haien identitatea atxikitzeko erresistitu dutenentzat. Gure hizkuntzek ez dute zatitzen, aberastasun bat dira. Gure herrien nortasuna gutxietsi eta arbuiatzen duen diskurtso hori da zatiketarako egiazko tresna. Horrela mintzatuz, Macron Presidenteak Frantziako Konstituzioaren 75-1 artikuluaren izpiritua bera mespretxatzen du. Premiazkoa da ikuspegi arkaiko eta supremazista horrekin bukatzea. Bada garaia Frantziako Estatuak heldutasun politikoa erakutsi eta aniztasunaren ideia onar dezan. Horrek hizkuntza gutxituak aitortzea, zaintzea eta ofizial bilakatzea galdegiten du.
See Tweet